Bidaiariak eta salgaiak errepidez garraiatzeko diren zenbait ibilgailuren gidarien hasierako prestakuntza egiaztatzen duen lanbide-gaitasunaren ziurtagiria lortzeko probak BIZKAIAN
Xedea:
Hasierako kualifikazioa egiaztatzen duen lanbide-gaitasunaren ziurtagiria lortzeko probak egiteko 2024. urteko deialdiak onartzea. Ziurtagiri hori beharrezkoa da Gidarien Araudi Orokorrean zehaztutako C1, C1+E, C, C+E, D1, D1+E, D edo D+E kategorietako gidabaimenak izatea eskatzen duten ibilgailuak bide publikoetan gidatzeko. Hona hemen proben egutegia:
— Lehenengo deialdia: 2024ko urtarrilaren 12an.
— Bigarren deialdia: 2024ko otsailaren 23an.
— Hirugarren deialdia: 2024ko apirilaren 19an.
— Laugarren deialdia: 2024ko ekainaren 7an.
— Bosgarren deialdia: 2024ko irailaren 20an.
— Seigarren deialdia: 2024ko azaroaren 8an.
Eskaera-orriak aurkezteko epea:
— Urtarrila: 2023ko azaroaren 29tik abenduaren 21era.
— Otsaila: 2024ko urtarrilaren 15etik otsailaren 2ra.
— Apirila: 2024ko martxoaren 6etik martxoaren 26era.
— Ekaina: 2024ko apirilaren 26etik maiatzaren 17ra.
— Iraila: 2024ko abuztuaren 8tik abuztuaren 30era.
— Azaroa: 2024ko irailaren 27tik urriaren 17ra.
2024/10/17
Herritarrenganako Laguntza Bideratzeko Bulegoa
Diputazio kalea 7
48008 Bilbo
T: 94 406 8000
Euskadi
Bizkaia
