ON ZIENTZIA zientzia eta teknologiari buruzko bideo lehiaketa

Deialdia egiten duena:
DIPC. Donostia International Physics Center; Elhuyar
Baldintzak:
  • Hizkuntzak: euskara, gaztelania edo ingelesa.
Edukia:

Elhuyarrek eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) ON ZIENTZIA bideo-lehiaketaren 14. edizioa antolatu dute, zientzia eta teknologia dibulgatzeko. Teknopolis zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako telebista-programaren barruan eratu da lehiaketa.

Lehiaketaren helburua da bultzatzea zientzia eta teknologiaren balio positiboak eta garapenekoak sustatzen dituzten bideo labur eta originalen ekoizpena eta difusioa, publiko mota guztientzako baliagarri izan daitezen. Gaia guztiz askea da: norberaren edo besteren ikerketak, gizartean edo komunitate zientifikoan puri-purian dauden gaiak, norberaren grina zientifikoak edo teknikoak, zientziaren oinarrizko kontzeptuak, zientziaren mugarriak, pertsonaia historikoak, etorkizuneko edo iraganeko zientzia eta abar.

Bost minutu baino gutxiago irauten duen bideo labur bat aurkeztu behar dute lehiaketako partaideek, gai zientifiko edo teknologiko bati buruzkoa betiere, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez.

Bideoak originala, ez-komertziala, telebistan emititu gabea, eta, jakina, dibulgatzailea izan behar du. Horretarako, partaideek (indibiduala nahiz taldea) elementu artistikoak, musika, irudiak edo egoki deritzoten bestelako edozein erabil dezakete.

-

SARIAK:

  • Dibulgaziozko bideo onenaren saria: 3.000 euro.
  • Euskarazko bideo onenaren saria: 2.000 euro.
  • Gazte saria (18 urtetik beherakoentzat): 1.000 euro.
Epea:

2024/04/24

Kontaktua:

Elhuyar Fundazioa

Manex Urruzola

Zelai Haundi kalea, 3. Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Telefonoa: (+0034) 943 363040

on@elhuyar.eus
Eremua:

Euskadi

Erlaziodun Loturak:
Irudiak: