2023eko irailaren 12tik 2024eko irailaren 11ra bitartean kirol prestakuntza gainditu duten kirol teknikarientzako bekak Bizkaiko Foru Aldundian
Foru dekretu honetan araututako beken onuradun izan daitezke, baldin eta onuradun ez izateko maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauaren 12. artikuluan jasotako egoeretako batean ere ez badaude, honako baldintza hauek betetzen dituztenak:
a) Etenik gabe 2023ko urtarrilaren 1etik Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldaturik egotea.
b) Erregimen bereziko kirol ikasketetako prestakuntza, aldi baterako erregimeneko prestakuntza zein eskola-kiroleko monitore laguntzaile prestakuntza jarduerak gainditzea 2023ko irailaren 12tik 2024ko irailaren 11ra, egun biak barne.
Foru-dekretu honen xedea da kirol ikasketetarako sarbide-proba, erregimen bereziko ikasketen, aldi baterako ikasketen, zein eskola-kiroleko monitore laguntzaile ikasketen kasuan matrikularen gastuak partez finantzatzea, betiere ikasketok 2023ko irailaren 12tik 2024ko irailaren 11ra gainditu badira, egun biak barne.
Erregimen bereziko prestakuntzak dira urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren bidez araututakoak: Erdi-mailako graduaren hasierako zikloaren ziurtagiria, kirol teknikariaren titulua, goi-mailako kirol teknikariaren titulua.
Aldi baterako prestakuntzak dira Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren otsailaren 5eko 158/2014 Aginduan halakotzat jasotakoak (agindu horren bidez, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrean adierazten diren kirol prestakuntzaren alderdi kurrikularrak, baldintza orokorrak eta jardueren eraginak arautzen dira): I. mailako diploma, II. mailako diploma, III. mailako diploma.
Eskola kiroleko monitore laguntzailearen ikasketak dira Kirolaren Euskal Eskolak egiaztatutakoak, otsailaren 5eko ECD/158/2014 Aginduan xedatutakoaren arabera.
Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuak eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren otsailaren 5eko ECD/158/2014 Aginduak ezarritako zentroren batean egin behar da prestakuntza.
2024/09/20
Bizkaiko Foru Aldundia
Rekalde zumarkalea, 30, 1. sol.
48009 Bilbo
Euskadi
Bizkaia
