Hasiz Hazi beka Usurbilgo Udalean: ekin­tza­ileen­tzat Kabiene elkarteak duen elkarlan-guneanaren erabilerarako beka

Deialdia egiten duena:
Usurbilgo Udala
Baldintzak:

a) Beterri-Buruntza eskualdeko udalerriren batean (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) erroldatuta dauden pertsonak lehentasunez.

b) Enpresa proiektu berri bat garatzen ari diren pertsonak.  

c) Jarduera ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egon eta lan egiteko leku bat behar duten pertsona fisiko nahiz juridikoak.

d) Elkarteak.

e) Sortzaileak, arte eszenikoak, plastikoak, literatura arteak, ikus-entzunezko arte edo kulturako beste zenbait adierazpen artistiko lantzen badituzte.

Edukia:

Usurbilgo Udalak, ekintzaileei laguntzeko, Kabiene elkarteak duen elkarlan gunean egonaldia eta erabilera ordaintzeko 2024 urteko laguntza deialdia arautuko duten oinarri hauek onartu ditu.            
               

Dirulaguntza hau Kabiene eta Usurbilgo Udalaren arteko lankidetzan oinarritzen da. Kabiene Usurbilgo elkartea 2016an sortu zen, herriko hainbat profesionalen premiek bultzatuta eta helburu argi batzuekin, hala nola elkarlaneko ekonomia eta justizia soziala sustatzea eta hedatzea; lokal bat eskaintzea profesionalek, elkarteek eta artistek, lanerako espazioak ez ezik, baliabideak eta esperientziak partekatzeko leku bat izan dezaten; norbanakoekin eta beste elkarte batzuekin elkarlanean arituta sortzen diren proiektu laboralak eta artistikoak erraztea eta sustatzea; eta proiektu horiek abiarazteko espazio bat eskaintzea.             
               

Usurbilgo Udalak bestalde, ekintzaileei laguntza eskaini nahi die sor daitezkeen enpresa proiektuak garatu ahal izateko. Horretarako Beterri Buruntza eskualdeko autoenplegu Zerbitzuan eskaintzen diren laguntzaz baliatzeko aukera ere izango dute.

   

Epea:

2024/09/30

Kontaktua:

Usurbilgo Udala

Joxe Martin Sagardia Plaza, z/g

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Usurbil

Iturria:
2024-01-19ko 14. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: