Premiazko egoeran dauden norbanakoentzat edo familientzat udal dirulaguntzak Zumarragako Udalean

Deialdia egiten duena:
Zumarragako Udala
Baldintzak:
  • Onuraduna Zumarragan erroldatua egon beharko da eta bere bizilekua ere udalerrian kokatua egon beharko da, gutxienez, sei hilabeteko antzinatasunarekin.
  • Adinez heldua izan beharko da. Adin txikikoak haien kargura dituzten adin txikikoen kasuan izan ezik.
  • Zeinahi kontzeptu dela bide eta bizikidetza unitatea osatzen duten kide guztiak kontuan izanik, frogatzen den behar ekonomikoa estaltzeko nahikoa baliabide ekonomiko ez izatea. Norbanakoak edo familiak nahikoa baliabide ekonomiko ez duela esateko, sarreren eta gastuen arteko erabilera libreko zenbatekoa urriagoa izan beharko da bizikidetza unitatearen kide kopuruaren arabera Diru-Sarreren Bermerako Errentak ezartzen dituen zenbatekoetan egokituko litzaiekeen zenbatekoa baino.   
  • Ondasun higiezin modura: ez dira kontuan hartuko ohiko etxebizitza eta honi dagozkion garajea eta ganbara. Bere katastroko balioan 30.000 € gainditzen dituzten bestelako ondasun higiezinak hartuko dira kontuan.
  • Norbanakoa eta familia ez da kontzeptu berdinengatik bestelako gizarte babeserako sistema baten onuradun izango urte honen barruan.
Edukia:

Deialdi honen xedea udal mailatik Banakako Laguntzak ematea da. Zehazki, bizikidetza unitate batean bizi diren gizabanakoentzat eta espreski adierazten diren gastuei, ohikoei nahiz ez ohikoei, ordaindutakoei nahiz ordaintzeke daudenei, aurre egiteko nahikoa baliabide ez dutenentzat banatuko diren diru laguntzak dira. Beharrezkoak babesgabetasun, menpekotasun edo bazterketa sozial egoerak prebenitzeko, ekiditeko edo gutxitzeko.

Epea:

2024/12/31

Kontaktua:

Zumarragako Udala

Euskadi Plaza, 1

20700 Zumarraga (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Zumarraga

Iturria:
2024-03-6ko 47. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: