Bizkaia Sortzailea programa: Bizkaiko enpresa sortzaileak laguntzeko dirulaguntzak

Deialdia egiten duena:
Bizkaiko Foru Aldundia
Baldintzak:
  • Deialdian ikusi.
Edukia:

Programa honen bitartez, helburu hauek lortu nahi dira:

  • Lehendik dauden edo sortu berri diren Bizkaiko enpresa sortzaileek dituzten proiektu sortzaile berrien garapena bultzatzea, era horretara Bizkaian enpresa sortzaileen sektore indartsua finka dadin.
  • Nazioarteko ikusgarritasuna duten enpresa-proiektu sortzaileak, sektore horretara talentua erakartzea ahalbidetuko dutenak, garatzea, Bizkaia lurralde eta hiri sortzaileen nazioarteko sareetan jartzeko.
  • Enpresa sortzaileen hazkundea azeleratzea, jarduera ekonomikoa sortuta; horretarako, hazteko ahalmen handia duten proiektuak sustatuko dira, enpresen beharrizan zehatzetara egokituta.
  • Sorkuntza sektoreak sustatu eta finkatzeko interesgarriak diren proiektuen garapena sustatzea.

Hona eskabideak aurkezteko epea: 2024eko apirilaren 29ko 8:30etik maiatzaren 31ko 13:30era.

Epea:

2024/05/31

Kontaktua:

Ekonomia Sustatzeko Saila

Obispo Orueta, 6

48009 Bilbo

Telefonoa: 944 068 000

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Iturria:
2024-03-15eko 54. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: