BEINT Programa: unibertsitate-tituludunentzako nazioartekotze bekak
a) Administrazio-auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, eskabideak aurkezteko epea irekitzen den unea baino gutxienez 12 hilabete lehenagotik edo elkarren segidako 5 urtez aurreko 10 urteetan.
b) Graduko goi-mailako unibertsitate-titulua izatea, 2023ko maiatzaren 31 baino lehen lortu eta aurkeztu behar da. Baita ere onartuko dira atzerrian lortutako tituluak, baldin eta tituluekin batera aurkezten badira agintaritza eskudunak emandako homologazioa edo baliokidetza.
Ekonomia, Enpresa, Finantzak, Ekintzailetza, Marketina, Zuzenbidea, Nazioarteko Harremanak, Ingeniaritza eta Arkitektura adarretako graduek lehentasuna izango dute, 7. artikuluan adierazi bezala.
c) 2023ko urtarrilaren 1ean 30 urte bete gabe izatea.
d) Ingelesa menperatzea. Gutxienez B2 mailari dagokion gaitasuna eduki behar da, eta dagozkion ahozko eta idatzizko probekin egiaztatu beharko da maila hori.
e) Beka normaltasunez garatzea eragozten duen gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea; edo beka onartzeko orduan ez izatea eguneroko bizitza mugatzen duen patologiarik.
f) Laguntza honen edo unibertsitateko tituludunentzako antzeko prestakuntza helburu duen beste edozein laguntzaren onuradun izan ez izana, baldin eta, laguntza horien bidez, nazioarteko erakunde edo enpresetan 6 hilabetez edo epe luzeagoz praktikak egin badira atzerrian. Zehazki, nazioartekotze beka hauek ez dira bateragarriak beste hauekin: aurreko ekitaldietako Beint bekak, Global Training bekak, ICEX bekak, beste autonomia-administrazio batzuenak, merkataritza ganberenak, EBko merkataritza sustatzeko erakundeenak edo antzeko beste erakunde batzuenak.
g) Ezingo dira onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluko egoeraren batean dauden pertsonak. Hona hemen egoera horiek:
– Zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean ez egotea.
– Dirulaguntzak itzultzeko betebeharretan egunean ez egotea.
– Dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galduta izatea administrazio-zehapenen edo zehapen penalen ondorioz, edo laguntza horiek eskuratzeko ezgaitzen duen legezko galarazpenenen bat izatea.
Beken kopurua: 100.
- XEDEA: Nazioartekotzeko beken Programaren helburua hauxe da: unibertsitate-tituludun gazteak prestatzea nazioartekotzearen arloan; betiere, euskal enpresek eta beste erakunde batzuek etorkizunean profesionalen oinarri bat izan dezaten, zeinarekin aurre egin ahal izango dieten ekonomia irekiaren erronkei.
- FASEAK:
1_
Graduondoko prestakuntza:
Nazioartekotzean espezializatutako graduondoko prestakuntza.
Iraupena: 4 hilabete
Noiz: 2024ko uztailaren eta abenduaren artean
2_
Praktikak erakundeetan:
Praktikak nazioartekotzea sustatzeko erakunde publikoetan.
Iraupena: 12 hilabete
Noiz: 2025eko urtarrilaren eta abenduaren artean
3_
Praktikak enpresetan:
Praktika profesionalak nazioartekotutako enpresetan edo beste erakunde multilateral batzuetan.
Iraupena: 8 hilabete
Noiz: 2026ko urtarrilaren eta abuztuaren artean
- ZENBATEKOA: 30.000 € / 75.000 €.
2024/05/04
SPRI. Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia
Alameda de Urquijo, 36. Bizkaia plaza eraikina
48011 Bilbo
T: 94 403 70 00
Euskadi

