Bekak ekonomia zirkularrari buruzko, jasangarritasun energetikoari buruzko eta aldaketa klimatikoari buruzko ikerketa eta berrikuntzako eta aldaketa klimatikoaren informazioa eta komunikazioari buruzko proiektuetarako
Beka eskatu ahal izango dute Espainiako edo Europar Batasuneko beste estatu-kide bateko nazionalitatea duten pertsona fisikoek, baldin eta jarduera laborala garatzen ez badute beka hauen xede den eremuan eta oinarri hauetan arautzen diren terminoetan. Ondorio horietarako, bateraezina izango da lanaldi erdia baino gehiagoko dedikazioa dakarren edozein lan-jarduera.
Eskatzaile bakoitzak beka eskaera bakar bat egin ahal dezake.
Eskatzaileek lanbide heziketako goi mailako titulu bat izan beharko dute, unibertsitate gradu eta graduondokoa, zeinaren ezagutza eremuak zerikusia baitu eskatzen den bekaren xedearekin. Zehazki, titulazio akademiko hau eskatuko da:
— Ekonomia zirkularraren eremuko beketarako, Zientzian eta Ingeniaritzako tituludunak, bai LHko goi mailako modulokoak, bai unibertsitatekoak.
— Iraunkortasun energetikoaren eremuko beketarako, Zientzietako adarretako, Arkitekturako eta Ingeniaritza tituludunak, bai LHko goi mailako modulokoak, bai unibertsitatekoak.
— Aldaketa klimatikoa moteltzeko eta/edo egokitzeko alorreko beketarako, Zientzietako eta Ingenieritzako tituludunak, bai LHko goi mailako modulokoak, bai unibertsitatekoak. Aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikazioaren alorreko beketarako, Zientzietako eta Komunikazioko adarreko tituludunak, bai LHko goi mailako modulokoak, bai unibertsitatekoak.
Nolanahi ere, titulu hori gehienez ere deialdi urtea baino sei urte lehenagokoa izango da.
Gainera, eskatzaileak tutore bat izan beharko du. Pertsona hori unibertsitate batekoa, ikerketa zentroko batekoa, hezkuntza zentroko batekoa, enpresa publiko batekoa edo enpresa pribatu batekoa izango da, eta bekaren gaiarekin lotura zuzena izango du.
Proiektuaren tutoretza edo zuzendaritza lanak egiten dituen pertsonak, bekaren xede den arloan, gutxienez 3 urteko ikerketa, irakaskuntza eta/edo lanbide-esperientzia duela egiaztatu beharko du.
Onuradunak diruz lagundutako jardunaren bitartez sortzen diren dokumentu, euskarri, publizitate eta agerpen publiko orotan euskara erabili beharko dute, gutxienik bi hizkuntza ofizialen berdintasuna zainduz.
Eskatzaileek ezin dute egon Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan eta eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 21 bis 2) artikulua eta indarrean dagoen gainerako araudian onuradun izaera lortzeko adierazitako debekuetakoren batean.
6 beka independente, bakoitza 12.000 eurokoa, emango dira eremu hauetarako:
— 3 beka ekonomia zirkularra, prebentzioa, berrerabilpena, gaikako bilketa eta hondakinak birziklatzeko arloetan ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako.
— 1 beka, aurrezpen eta jasangarritasun energetikoa eta energia berriztagarrien erabileraren arloko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako.
— 2 beka, aldaketa klimatikoa moteltzeko eta/edo egokitzeko arloko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako eta aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikaziorako proiektuetarako.
Nahiz eta beka-programa bakoitza independientea izan, programa zehatz bateko bekak betetzen ez badira eta beste programetan eskariak badaude, lehenak bigarrenetan dagoen eskaria estaltzeko erabili ahal izango dira.
2024/05/09
Informazioa: 943 112111
Euskadi
Gipuzkoa
