Ikasten ari diren Arrasateko 25 urtetik gorako langabeentzako dirulaguntzak

Deialdia egiten duena:
Arrasateko Udala
Baldintzak:

Onuraduntzat joko dira, arau hauetan erregulatutako laguntzetan, ezaugarri hauek betetzen badituzte:        
               

—25 urte beteta edukitzea ikasketak hasteko lehen egunean.

—Erroldatuta egotea Arrasaten, gutxienez 2023eko azaroaren 1etik aurrera.

—Erregistratuta egotea Lanbiden, langabe moduan ikasketak hasteko datatik aurrera gutxienez.

—Lanbide heziketako ikasketak burutzen aritzea, bai ibilbide arautuan zein ez arautuan, beti ere oinarri hauen 1.A artikuluko ezaugarriak betetzen dituzten ikasketak badira.

—Diruz lagunduko den ikastaroko saio presentzialen %80tara joatea eta horien aprobetxamendu egokia egitea. Ikastetxeak emandako asistentziaren eta aprobetxamendu egokiaren ziurtagiria aurkeztu beharko da hau dokumentatzeko.

Edukia:

Oinarri hauen helburua da erregulatzea diru laguntzen sistema bat, 25 urtetik gorako Arrasaten erroldatutako langabeei zuzentzekoa, beraien laneratzeko aukerak hobetze aldera arautu zein ez araututako lanbide prestakuntza ekintzak burutu dezaten laguntzeko.

Diru laguntza izango da prestakuntza hori egiteko behar den gastuaren zati bat ordaintzeko, zeinak baldintza hauek bete beharko dituen:

A) Prestakuntza ekintza diruz lagungarriak:

Prestakuntza ekintza ez arautuak, edozein maila eta materiatakoak, ahalmena dutenak lanbide ziurtagiria emateko.

Prestakuntza ekintza arautuak, lanbide heziketakoak.

Programa honek ez ditu babestuko hizkuntzak ikasteko prestakuntza ekintzak.

Formakuntza ekintza bakoitzagatik programa honen deialdi bakarrean eskuratu ahalko da diru laguntza.

B) Prestakuntza ekintzak non izango diren.

Prestakuntza ekintzak emango dira Arrasaten kokatutako formazio zentroetan, edo, hura eskaini ezean udalerriko zentro batean, ikasketa horiek eskaintzen dituen EAEn edo Nafarroan kokatutako Arrasatetik hurbilen dagoen zentroan.

C) Prestakuntza zentroen izaera.

Prestakuntza ekintzak garatu ditzakete JEZn formazio entitate moduan altan dauden entitateak, izan pertsona fisikoak ala pertsona juridikoak.

Epea:

2024/10/30

Kontaktua:

BAZ

Arano-Gartzia maisu maistra kalea, 8

20500 Arrasate (Gipuzkoa)

baz@arrasate.eus
Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Arrasate/Mondragón

Iturria:
2024-04-9ko 68. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: