Gidabaimena lortzeko azterketa euskaraz egiteko dirulaguntzak Basauriko Udalean
Deialdia egiten duena:
Basauriko Udala
Baldintzak:
- 17 eta 23 urte arteko gazteak (hau da, 2001-2007 bitartean jaiotakoak), basaurin erroldatuak, gidabaimena lortzeko azterketa euskaraz egin dutenak 2022ko irailaren 1etik, 2023ko deialdiko eskabideak aurkezteko azken egunera bitartean.
Edukia:
Eskatzaileak teorikoaren matrikularen kostua jasoko du, gehienez 300 euro, teoria azterketa euskaraz egitearren.
Dirulaguntzak eman eta gero partidan dirua geratu bada, 100 euroko saria zozkatuko da dirulaguntza jaso dutenen artean, gasolina erosteko udalerriko gasolindegietan. Partida agortu arte, ahal beste sari zozkatuko dira. Dirulaguntza jaso duen gazte bakoitzak sari bakarra jaso ahalko du.
Epea:
2024/10/31
Kontaktua:
Basauriko Udala
Kareaga Goikoa, 52
48970 Basauri (Bizkaia)
Telefonoa: 94 466 63 00
Eremua:
Euskadi
Bizkaia
Basauri
Iturria:
2024-04-10eko 69. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak:
