Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza eta Abeltzaintza zerbitzuetan prestakuntza praktikoa egiteko bekak

Deialdia egiten duena:
Bizkaiko Foru Aldundia
Baldintzak:

1. Dekretu hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean Euskadiko Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden pertsonak izan daitezke foru dekretu honen bidez deitutako beken onuradun, betiere eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean titulazio hauetako baten jabe badira:

a) Nekazaritza Zerbitzuko beketarako:

1. Diagnosi Klinikoen Laborategiko goi-mailako titulua

2. Goi mailako tituluak: «Analisi eta kalitate-kontroleko Laborategiko» titulua

3. Erdi mailako tituluak: «Laborategiak:»

b) Abeltzaintza Zerbitzuko bekarako:

— Goi mailako Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloetako goi-mailako teknikaria, arlo hauetan:

• Kimika: Analisi eta kalitate-kontroleko Laborategia.

• Ingurumen-kimika. • Farmaziako eta bioteknikako produktuen fabrikazioa.

• Osasuna:

– Ingurumen-osasuna.

– Laborategi kliniko biomedikoa.

2. Eskatzaileek amaituta izan behar dituzte deialdiari dagozkion ikasketak 2019/2020 ikasturtean edo geroago.

3. Eskatzaileren batek foru dekretu honen bidez eskainitako beka bat baino gehiago eskuratzeko gaitzen duten titulazio batzuk badauzka, eskaeran honela aipatu beharko ditu bekak: lehenengo, beka nagusia, eta, gero, gainerako bekak, lehentasun-hurrenkeraren arabera.

4. Era honetako beka bat jaso duenak, edo aurreko deialdietan beka horietakoren baten esleipendun izan eta uko egin izanak ezin izango du berriro halakorik eskatu hurrengo 2 urteko epearen barruan, esleipena egin denetik kontuan hartuta

5. Onuradunak emandako bekari uko egiten badio, ezin izango du berriro eskatu hurrengo deialdietan.

6. Langabezia-egoera egiaztatu, edo, hala badagokio, une horretan egiten ari den jarduerari buruzko aitorpena, bai eta, hautatua izanez gero, horri uko egiteko prestasuna ere.

7. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar dituzte, bai eskabidea aurkeztean, bai dirulaguntza eman eta ordaintzen zaienean.

8. Onuradunek ez dute izan behar dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

9. Ezin izango dira dirulaguntzen onuradun izan Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren IV. tituluan edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan ezarritako betebeharrak betetzen ez dituzten pertsonak edo erakundeak.

Edukia:

Prestakuntza praktikoko bekak arlo hauetan:

  •  Landare-osasuna.
  •  Laborategiko analisiak.

Zenbatekoa: Beka bakoitzeko 900 euro hilean izango da.

Epea:

2024/04/29

Kontaktua:

Nekazaritza Zerbitzua. Abelzaintza Zerbitzua

Lehendakari Agirre, 9, 4.

48014 Bilbo

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Iturria:
2024-04-15eko 72. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: