Euskarako ikastaroetako matrikula finantzatzeko dirulaguntzak Urnietako Udalean
Onuradunek betekizun hauek bete beharko dituzte eskaera egiterakoan:
* Urnietan erroldatuta egotea.
* Matrikula euskaltegiak ezarritako epea ren barruan ordaintzea.
* Euskarako ikastaroan gutxienez % 80ko asistentzia egiaztatzea.
* Aprobetxamendu ona izatea.
* Haberi dirulaguntza eskatzea kasu hauetan:
— Haberen komunikagarritasun-mailetako bat euskaltegiko edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ebaluazioan gainditu dutenek.
— Haberen egiaztatze-deialdietan agiria eskuratu dutenek.
— Maila horietako baten baliokidea lortu dutenek.
Diruz lagun daitezkeen ikastaroak: Habek homologatutako ikastaroak, modulazio desberdinekoak, barnetegiak eta autoikaskuntza.
Dirulaguntza hauen xedea da 2023ko abuztuaren 1etik 2024ko irailaren 30era euskaltegi homologatu batean euskara ikasten edo hobetzen jardun duten urnietarrei Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (Habe) eman diezaizkiekeen dirulaguntzak osatzea.
2024/10/31
Urnietako Udala
San Juan 5
20130 Urnieta (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943 008000
Euskadi
Gipuzkoa
Urnieta
