Premia bereziak dituzten pertsonentzako euskarako ikastaroetako matrikula finantzatzeko dirulaguntzak Urnietako Udalean
Onuradunek betekizun hauek bete beharko dituzte eskaera egiterakoan:
* Urnietan erroldatuta egotea.
* Ondorengo egoera hauetakoren batean egotea egiaztatzea:
— Langabezian egotea.
— Diru-sarrerak Berma tze ko Errenta edota Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera jasotzea.
— Gizarte-larrialdietarako laguntza bat jasotzea.
— Familia-unitateko kide bakoi tza rengatiko diru-sarrera gordinen bataz bestekoa Langile arteko Gu txi eneko Soldata x 12 hilabete baino gehiagokoa ez izatea.
— Pentsioduna izatea.
— Euskal Autonomia Erkidegotik kanpotik Urnietara iritsi berria izatea, gehienez bi urteko antzinatasuna.
Dirulaguntza hauen xedea da premia bereziak dituzten herritar-taldeetako ikasle urnietarrei (langabetuei, pentsiodunei, herritar etorri berriei, diru-sarrerak bermatzeko errenta edo gizarte larrialdiko laguntza edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen dutenei) dirulaguntzak ematea ikastaro hasieran, 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko urriaren 11ra euskaltegi homologatu batean euskara ikasteko izena emateagatik. Lehiarik gabeko edo elkarren segidako konkurrentziaren bidez (eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiak aintzat hartuz, aurrekontu-partida agortu arte) esleituko dira.
Dirulaguntzen eskaerak aurkezteko epea:
— Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengoan hasi eta hilabeteko epean, edo
— Eskatzaileak ikastaroa hasten duenetik 15 lanegun.
2024/11/04
Urnietako Udala
San Juan 5
20130 Urnieta (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943 008000
Euskadi
Gipuzkoa
Urnieta
