HHI-Helduen Heziketa Iraunkorreko ikastaroetara joateko dirulaguntzak Urnietako Udalean
— Urnietan erroldatuta egotea.
— Urnietan eskaintzen ez den maila eta ordutegi bateko ikasle izatea.
— Andoaingo, Astigarragako, Hernaniko, Lasarte-Oriako edo Usurbilgo HHI-Helduen Heziketa Iraunkorreko zentro bateko ikasle izatea.
— Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Gradua lortzeko ikasle izatea.
— Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Graduko ikasketez gain, Buruntzaldeko HHI zentro batek eskaintzen duen beste edozein ikastarotan izena emandako langabetuek ere dirulaguntza hau jaso ahal izango dute. Dirulaguntza hau jasotzeko baldintza, ikastaroaren matrikula egiten denetik dirulaguntzaren eskaera egin bitartean, momenturen batean langabezian egotea da.
Dirulaguntza hauen xedea da 2023ko abuztuaren 1etik 2024ko uztailaren 31ra, Urnietan talderik ez dagoelako, ikastera Buruntzaldeko beste herri batera joan behar duten ikasle urnietarrei kanpora joate horrek eragiten dien gastua arintzeko dirulaguntzak ematea.
2024/07/30
Urnietako Udala
San Juan 5
20130 Urnieta (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943 008000
Euskadi