Pasaian, Bermeon eta Ondarroan nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak egiteko bekak (2023-2024 ikasturtea)
Eskatzaile guztiek, onuradun izateko, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritako galarazpen kasuetan ez egotea.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren arloko ikasketen hiru eskoletako edozeinetan matrikulatuta egon izana, 7. oinarrian adierazitako irakaskuntzetan, 2023-2024 ikasturtean.
2.– Gainera, 7. oinarriko B eta C mailetan dauden eskatzaileek baldintza espezifiko hauek bete beharko dituzte:
a) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren beka- eta laguntza-deialditik kanpo geratu izana (Agindua, 2023ko uztailaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, unibertsitatez kanpoko ikasketak egiteko beka, laguntza eta sorospenetarako deialdia egiten duena 2023-2024 ikasturterako; 2023ko uztailaren 17ko EHAA, 135. zk.).
b) Prestakuntzaren zati praktikoa (lantokiko prestakuntza) jarduneko arrantza-ontzidiaren erroldan 3. zerrendan inskribatuta dauden arrantza-ontzietan egitea, Oinarrizko Lanbide Heziketaren antolamendua eta ezarpena arautzen dituen ekainaren 9ko 86/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat (2015eko ekainaren 12ko EHAA, 109. zk.).
c) Enpresako prestakuntza egitea lehenengo mailako pertsonek, Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuan eta Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera.
2023-2024 ikasturteari dagokionez, nautikari eta arrantzari buruzko ikasketak ondokoetan egiteko bekak: Blas Lezo - Pasaiako eta Bermeoko Lanbide Heziketako Itsasketa eta Arrantza Ikastegietan eta Ondarroako Lanbide Heziketako Antiguako Ama Itsasketa eta Arrantza ikastetxea.
Bekak zein gastutarako erabili ahalko diren:
- Ohiko bizilekutik kanpo bizitzeak eragindako gastuak.
- Ikastetxerako joan-etorriek eragindako gastuak.
- Mantenu-gastuak.
- Ikasketa-materialetarako gastuak.
2024/05/17
Blas Lezo - Pasaiako Itsas Arrantzarako Ikastetxea
Marinos, 2
20110 Pasaia (Gipuzkoa)
.
Bermeoko Itsas-Arrantzako Prestakuntzarako Eskola
Ongintza z.g.
48370 Bermeo (Bizkaia)
Euskadi
