Euskara eta genero berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko 4 beka

Deialdia egiten duena:
Eusko Jaurlaritza
Baldintzak:
  • Unibertsitateko goi mailako titulazioa edukitzea.
  • Gutxienez, Euskararen C1 ALTE ezagutza-maila ziurtatzen duen honako egiaztagiriren baten jabe izatea: HABEren C1 maila; EGA; IVAPen 3. HE; HEOren C1 maila.
Edukia:

Deialdi honen xedea lau beka ematea da 2024. urtean euskara eta genero berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko.

Esleituko diren beken bidez, ikerketa-gai hauek landuko dira:

 

a) Euskararen biziberritze prozesuak generoari lotuta ulertzeko, ikerketa teoriko edota metodologiko demolinguistikoak.

b) Generoaren ikuspegia txertatuz eraikitzen diren euskararen biziberritze prozesuei buruzko ikerketa aplikatuak.

c) Generoa eta hizkuntza uztartzen dituzten corpus, komunikazio edota diskurtso azterketak eremu ezberdinetan (hezkuntza, lan-mundua, familia, aisialdia eta kirola...).

d) Euskararen biziberritzean emakumeek izan duten zereginari buruzko ikerketa lanak (ahozko ondarea baliatuz edota ikerketa bibliografikoak eginez).

 

  • ZENBATEKOA: Beka bakoitza 7.500 eurokoa izango da.
Epea:

2024/05/18

Kontaktua:

Zuzenean

Ramiro Maeztu, 10, beheko solairua

Vitoria-Gasteiz

.

Andia, 13

Donostia-San Sebastián

.

Gran Vía, 85

Bilbao

.

Telefonoa: 012

Eremua:

Euskadi

Iturria:
2024-04-18ko 77. EHAA.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: