Europako Batasunarekin zerikusia duten gaietan espezializatzeko ikasketak egiteko bekak

Deialdia egiten duena:
Bizkako Foru Aldundia
Baldintzak:

a) Europar Batasuneko estatu kide bateko naziotasuna edukitzea.
b) Ekonomiako, Zuzenbideko, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako, Zientzia Politikoetako edo Soziologiako gradu bat izatea, besteak beste.
c) Egungo auzotasun administratiboa izatea, gutxienez 2019ko uztailetik honakoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerrietako batean. Era berean, ikasketa guztiak Bizkaiko Lurralde Historikoko unibertsitate edo fakultateren batean egin dituzten pertsonen eskabideak ere onartuko dira.
d) Oinarri honen 1. paragrafoko b) letran adierazten diren ikasketak 2020ko ekainean edo geroago amaituta izatea.
e) Betetzea helburuko unibertsitateak eskabidea onartzeko ezartzen duen hizkuntza-maila, zehazki, deialdi honen xede diren ikasketak gainditzeko bestekoa.
Maila hori helburuko unibertsitateak berak ebaluatuko du.

Edukia:

XEDEA: Batez ere Ekonomian, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Zuzenbidean, Politika eta Administrazio Zientzietan zein Soziologian lizentziadun edo graduko unibertsitate mailako tituludun pertsonentzako bekak deitzea, Europako Batasunarekin zerikusia daukaten gaietan espezializatzeko ikasketak egiteko. Ikasketak Belgikako Brujasko Europa Ikastegian edo Europako beste unibertsitate ospetsu batzuetan egingo dira.

ZENBATEKOA:

  • Banakako 3 beka, bakoitza 14.000 eurokoa.
  • Beka 1 Europa Ikastetxerako (Brujasko campus, Belgika), 29.000 eurokoa.

Europa Ikastetxerako (Brujasko campus) beka esleitzerik izan ez balitz, 14.000 euroko beste 2 beka esleitu ahal izango dira.

Epea:

2024/05/20

Kontaktua:

Bizkaiko Foru Aldundia

Diputazio kalea, 7

48008 Bilbo

Telefonoa: 944 068 000

Eremua:

Euskadi

Iturria:
2024-04-19ko 76. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: