Barnetegietara edo herritik kanpoko euskaltegietara euskara ikastera, eta UEUra edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten bestelako uda-ikastaroetara doazen herritarrei diru-lagun­tzak Zumarragako Udalean

Deialdia egiten duena:
Zumarragako Udala
Baldintzak:
  • Zumarragako udalerrian erroldatuta dauden pertsona fisikoek eska ditzakete oinarri hauen bidez arautzen diren diru-laguntzak.
  • Laguntza honetako aplikazio eremutik kanpo daude pertsona juridikoak nahiz pertsona fisikoak, enpresa beharrei erantzuteko berariaz sortutako ikas-taldekoak direnean. 
Edukia:

Deialdi honen xedea da euskara ikastera barnetegietara edo herritik kanpoko euskaltegietara, 100 eskola ordutik gorako ikastaroetara, eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatutako ikastaroetara edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten bestelako uda-ikastaroetara doazen herritarrentzako bekak edo diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea.

Epea:

2024/10/31

Kontaktua:

Zumarragako Udala

Euskadi plaza, 1

20700 Zumarraga (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Zumarraga

Iturria:
2024-04-19ko 76. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: