Gizarte Trantsizioaren eta Agenda 2030en arloan gazteak prestatzeko bekak

Deialdia egiten duena:
Eusko Jaurlaritza. Lehendakaritza
Baldintzak:
  • Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea beken deialdia egiten den urteko urtarrilaren 1a baino lehen.
  • Goi-mailako unibertsitate-titulua edo gradukoa izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, titulu horren aitorpenaren kopia digitalizatua aurkeztu beharko da, urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz (889/2022 Errege Dekretua, urriaren 18koa, atzerriko hezkuntza-sistemetako unibertsitate-irakaskuntzak homologatzeko, baliokidetzat jotzeko eta baliozkotzeko baldintzak eta prozedurak ezartzen dituena eta aurreko antolamendu akademikoetako unibertsitate-titulu ofizialek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duten baliokidetasuna ezartzeko prozedura arautzen duena).
  • Deialdiaren ebazpena argitaratu aurreko 5 urteetan lortu izana eskatutako titulazioa edo gradua.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura unibertsitate-titulua duten pertsonentzako prestakuntza-bekarik jaso ez izana.
  • Ezingo dira beka hauen onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean daudenak, sexudiskriminazioagatik gertatutakoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko 4/2005 Legearen Azken Xedapenetako Seigarrenean xedaturikoari jarraikiz. Betekizun hori zigorrak irauten duen bitartean aplikatuko da.
Edukia:

Xedea: Deialdi honen xedea da bi beka ematea unibertsitate-tituludunen prestakuntza bultzatzeko Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan, 2024-2025erako.

Bekak beti egongo dira bideratua egiten den prestakuntzaren eremu zehatzeei lotutako gaitasun eta trebetasunak ikastera eta praktikan garatzera.

  • Zenbatekoa: 17.500 €.
  • Iraupena: Beken iraupena hamaika hilabetekoa izango da, hasiera-egunetik zenbatzen hasita. Epe hori esleipen-ebazpenean zehaztuko da, eta, ahal dela, irailean hasiko da. Beken iraupena luzaezina izango da.

 

 

Epea:

2024/05/22

Kontaktua:

Zuzenean

Ramiro Maeztu, 10, beheko solairua

Vitoria-Gasteiz

.

Andia, 13

Donostia-San Sebastián

.

Gran Vía, 85

Bilbao

.

Telefonoa: 012

Eremua:

Euskadi

Iturria:
2024-04-22ko 79. EHAA.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: