Musika, dan­tza, arte dramatikoa, ikus-arteak eta erakusketen komisario­tza, moda eta diseinua eta arkitekturaren arloetan prestakun­tza espezializaturako bekak

Deialdia egiten duena:
Gipuzkoako Foru Aldundia
Baldintzak:

1. Beka hau ek lortu ahal izango dituzte, oinarrietan ezarritako eskakizunak betez,2. oinarri espezifikoan aurreikusitako arlo artistikoetako batean espezializazio eta hobekuntza ikasketak egin nahi dituzten pertsonek, hurrengo paragrafoan ezarritakoa eragotzi gabe.

2. Beka hau ek honako hauei daude zuzenduta: ikasketa gai den arloan oinarrizko prestakuntza gainditua izanik eta horrela behar bezala kreditatu ondoren, lanbidez arlo horretan ari tze ko xedez, espezializazio eta hobekuntza ikasketak eta ikastaroak egin nahi eta proposaturiko formazio aukerak euskadiko Autonomia erkidegoko eta nafarroako Foru erkidegoko erakunde akademikoek ez eskaintzeagatik, proiektua egin eta garatzeko kanpora joan beharrean daudenei. Beraz, laguntza hauetatik kanpo gelditzen dira aipatu bi autonomia erkidego horietan egin daitezkeen 2. oinarri espezifikoan azaldutako alor guztiei buruzko formazio ikasketak. era berean kanpo geldituko dira bertaratu gabe egiten diren ikasketak.

3. Beka hauek eskatu ahal izango ditu deialdiaren aurreko urteko aben dua ren 31n, gu txie nez 16 urte beteak dituzten adingabeek eta deialdiaren urteko aben dua ren 31n, 31 urte bete ez dituen edonork. Adin txikikoen kasuan, beharrezkoa izango da adingabeen guraso agintea duten pertsonen baimena.

Edukia:

Beka bakoitzaren zenbatekoak ez ditu 10.000 euro gaindituko. Aurreikusitako alor bakoitzean banatuko den diru zenbatekoa honako hau da:

— Musika: gehienez ere 30.000 euro.

— Dantza: gehienez ere 40.000 euro.

— Arte dramatikoa: gehienez ere 40.000 euro.

— ikus-arteak edo erakusketa komisariotza: gehienez ere 10.000 euro.

— Modaren diseinua: gehienez ere 10.000 euro.

— Arkitektura: gehienez ere 10.000 euro.      

Epea:

2024/06/07

Kontaktua:

Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoa Plaza, z/g

20004 Donostia

Telefonoa: 943 11 21 11

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Iturria:
2024-05-9ko 89. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: