Lan-poltsa: gizarte hezitzailea: Ultzamako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea (Nafarroa)

Deialdia egiten duena:
Ultzamako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea
Baldintzak:
  • Gizarte Hezkuntzako gradudun, lizentziadun edo diplomadun titulu unibertsitarioa izatea, edo horien baliokidetzat hartutako beste bat.
Edukia:

Deialdi honen xedea da Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko gizarte-hezitzailearen lanpostu bat betetzea, lanaldi osokoa eta B mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez.

Halaber, deialdi honen bidez hautapen-prozesuan lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda hauek osatu nahi dira, 9. oinarrian xedaturikoarekin bat:

a) Probak gaindituta ere lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Lehen ariketa gainditu duten izangaien zerrenda.

Epea:

2024/04/02

Kontaktua:

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

31797 Larraintzar, Ultzama (Navarra)

info@gzultzamaldea.org
Eremua:

AE gainerakoa

Iturria:
2024-02-15eko 34. Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: