Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) Oinarrizko Eskalako 225 agente

Deialdia egiten duena:
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
Baldintzak:

Prozeduran parte hartu nahi dutenek, onartuak izateko, baldintza hauek guztiak bete beharko dituzte:

a) Aldez aurreko eskaera egitea.

b) Espainiako nazionalitatea izatea.

c) 18 urte izatea eta 38 urte bete ez izana. Muga hori konpentsatu ahal izango da Euskal Herriko Poliziaren kidegoetan emandako zerbitzuekin.

d) Batxilergoko titulua edo baliokidea izatea, edo goragoko beste edozein.

e) Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Hautaketa eta Prestakuntza Erregelamendua onartzen duen Dekretua laugarrenez aldatzen duen azaroaren 22ko 142/2022 Dekretuan agertzen den baztertzeko osasun-koadroan sartuta ez egotea.

f) Dolozko delituagatik kondenatua ez izatea, administrazio publiko baten zerbitzutik bananduta ez egotea, eta funtzio publikoak betetzeko desgaituta edo etenda ez egotea, hargatik eragotzi gabe birgaitzearen onura aplikatzea, arau penalen eta administratiboen arabera.

g) Eskatzailearen adierazpen bidez, armak eramateko konpromisoa hartzea, eta, hala badagokio, armak erabiltzea.

h) Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoren edo Udaltzaingo Zerbitzuren batean sartzeko hautaketa-prozeduratik kanpo ez egotea falta astunagatik edo oso astunagatik, salbu eta preskripzio-epearen baliokidea den aldia igaro bada, baztertzeko adierazpenaren datatik kontatzen hasita.

i) Ezintasuneko edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean ez egotea, indarreko araudiaren arabera, praktiketako funtzionarioaren izendapenak ondorioak dituen egunean.

j) Honako gidabaimen hau izatea:

– B motako baimena, turismoetarako, deialdiko plaza guztietarako eskabideak aurkezteko epearen azken egunean indarrean dagoena.

– A2 motako baimena, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean indarrean dagoena:

– Ermua.

– Mungia.

– Vitoria-Gasteiz.

– A2 motako baimena, epaimahaiak plazak behin-behinean esleitzeko eskabideak aurkezteko epea ireki baino egun bat lehenago indarrean:

– Basauri.

– Irun.

– A2 motako baimena, karrerako funtzionario izendatu aurretik indarrean dagoena:

– Zumarraga.

– A motako baimena, epaimahaiak plazak behin-behinean esleitzeko eskabideak aurkezteko epea ireki baino egun bat lehenago indarrean.

– Ertzaintza (Bide Segurtasuneko espezializazioko plazak).

– A motako baimena, karrerako funtzionario izendatu aurretik indarrean dagoena:

– Vitoria-Gasteiz.

Edukia:

Deialdi hau Segurtasuneko sailburuordearen eskariaren eta udal hauetatik jasotako gomendioen arabera egiten da:

– Amorebieta-Etxano.

– Basauri.

– Bermeo.

– Bilbao.

– Deba.

– Donostia.

– Durango.

– Eibar.

– Erandio.

– Ermua.

– Getxo.

– Irun.

– Lasarte-Oria.

– Leioa.

– Mungia.

– Ortuella.

– Santurtzi.

– Sondika.

– Vitoria-Gasteiz.

– Zalla.

– Zumarraga.

Epea:

2024/03/21

Kontaktua:

https://www.arkauteakademia.euskadi.eus

Eremua:

Euskadi

Iturria:
2024-02-22ko 39. EHAA.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: