zerbitzu anitzetako enplegatu plaza 1 Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean

Deialdia egiten duena:
Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea
Baldintzak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean edukitzea Eskola-Graduatuaren titulua, lehen mailako Lanbide Heziketaren titulua edo balio bereko beste bat, edo titulu hori eskuratzeko egoeran egotea (titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina).

d) B motako ibilgailuen gidabaimena izatea.

e) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

f) Eginkizun publikoak betetzeko gabetua edo desgaitua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izatea.

g) Euskaraz jakitea eta hori frogatzea idatzizko probarako B1 titulua eta ahozkorako B2 titulua aurkeztuta, Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialaren eta NAPIren arabera egun indarra duen baremoarekin bat; edo maila horiei dagokien bertze titulazio bat, ofizialki baliokidetzat onartua dagoena. Izangaiak maila horiek badituela frogatzen ahalko du, orobat, behar adinako hizkuntza maila –deialdi honetako 1.2 oinarrian adierazia– ote duen erakusten duen berariazko proba gaindituta. Nafarroako Gobernuko Euskarabideako teknikariek eginen dute proba hori.

Edukia:

Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea Bortzirietako Hiri-Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearen plantilla organikoko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi osoan.

Epea:

2024/03/23

Kontaktua:

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

Andutzeta 15, Herriko Etxea

31760 Etxalar (Nafarroa) 

Eremua:

AE gainerakoa

Comunidad Foral de Navarra

Navarra

Iturria:
2024-02-22ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak: