Euskara eta euskal kulturako 2 irakurle (Polonia eta Alemania)
- Konstantzako Unibertsitaterako:
Unibertsitateko graduko titulua (edo lizentzia), euskarako C1 (3. HE) maila edo baliokidea izatea eta Alemaneko A2 maila egiaztatua izatea. Bestela ingeleseko B2 maila egiaztatua izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretazio (A hizkuntza: euskara) gradua edo lizentzia dutenak lehenetsiko dira eta euskara arloko masterrak; baita euskararen C2 (4. HE) maila egiaztatuta izatea ere. Hau dena, 11. artikuluko hautapen-irizpideen arabera.
- Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitaterako:
Unibertsitateko graduko titulua (edo lizentzia), euskarako C1 (3. HE) maila edo baliokidea izatea eta Ingeleseko B2 maila egiaztatua izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretazio (A hizkuntza: euskara) gradua edo lizentzia dutenak lehenetsiko dira eta euskara arloko masterrak; baita euskararen C2 (4. HE) maila egiaztatuta izatea ere. Hau dena, 11. artikuluko hautapen-irizpideen arabera.
Deialdi honen helburua da euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzea, honako unibertsitate hauetan aritzeko:
– Alemaniako Konstantzako Unibertsitatean.
– Poloniako Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitatean.
2024/03/26
Etxepare Euskal Institutua
Tabakalera eraikina. Andre Zigarrogileen plaza, 1
20012 Donostia
.
Zuzenean
Ramiro Maeztu, 10, beheko solairua
Vitoria-Gasteiz
.
Andia, 13
Donostia
.
Gran Vía, 85
Bilbao
.
Telefonoa: 012
Euskadi
