Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren jarduera eta programetarako erdi-mailako teknikari lanpostu 1
a) Nazionalitatea: Nazionalitate espainiarra, edo Europar Batasuneko kide den beste edozein Estatukoa izatea, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako Nazioarteko Itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplika daitekeen Estatu bateko herritartasuna izatea.
Era berean, espainiarren eta Europar Batasuneko beste Estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek ere hartu ahal izango dute parte, baldin eta zuzenbidez bananduak ez badaude.
b) 16 urte beteak izatea eta nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea, eskariak aurkezteko epea amaitzen den egunean.
c) Dagokion titulazioa (Meces 2. maila edo baliokidea) izatea edo titulua lortzeko eskubideak ordainduta izatea. Espainiako titulazioaren gradua/diplomatura edo Europako ECTSko 6. mailako frantses baliokidea), edo indarrean dagoen legeriak baliokidetzat jotzen duen beste bat.
Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.
d) Gutxienez 2 urteko esperientzia, deitutako lanpostuak dituen antzeko eginkizunak eta erantzukizunak izaten.
e) Euskara: Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko B2 maila egiaztatzen duen titulua duela egiaztatu beharko du, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko den azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera (2010-11-15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 219. zk.).
Era berean, B2 maila euskaraz egiaztatutzat joko da batxilergoko titulua edo baliokidea, edo, hala badagokio, unibertsitatekoa, euskaraz lortu bada Estatu Frantsesean edo Espainiarrean.
f) Frantsesa: Europako esparruko B2 mailako titulua edo baliokidea duela egiaztatu beharko du.
Era berean, frantseseko B2 maila egiaztatutzat joko da batxilergoko titulua edo baliokidea, edo, hala badagokio, unibertsitatekoa, frantsesez lortu bada ofizialki onartutako hezkuntza-sisteman, edo euskaraz Frantziako Estatuan.
g) Espainiera: Europako esparruko B2 mailako titulua edo baliokidea duela egiaztatu beharko du.
Era berean, B2 maila espainieraz egiaztatutzat joko da batxilergoko titulua edo baliokidea, edo, hala badagokio, unibertsitatekoa, ofizialki onartutako hezkuntza-sisteman espainieraz lortu denean, edo euskaraz Espainiako Estatuan.
h) Goian adierazitako e), f) eta g) letretan adierazitako hizkuntza-mailak egiaztatzen dituzten titulazioak egiaztatzen ez badira, Bidasoa bizirik sozietateak dagozkion hizkuntza-gaitasunak baloratzeko probak egin ahal izango ditu, eta proba horiek gainditzea ezinbestekoa izango da hautagaiek hautaketa-prozesuan jarraitu ahal izateko.
i) Gidabaimena: «B» motako gidabaimena behar da indarrean.
j) Gaikuntza: Zigor espedientearen bidez, edozein Herri Administrazioko zerbitzutik edo Komunitate Autonomoetako organo konstituzional edo estatutarioetako zerbitzutik baztertua ez izatea, eta ebazpen judizialaren bidez enplegu edo kargu publikoetan aritzeko erabateko gaitasun gabezia edo gaitasun gabezia berezia ezarria ez izatea lanbidean sartzeko, edo antzeko funtzioak izateko.
Beste Estatu batekoa bada, gaitasun gabetua ez izatea edo antzeko egoeran ez egotea, eta bere Estatuan bere lanbidean aritzetik baztertzen duen diziplina zigor, zigor penal edo antzekorik ez izatea.
k) Lanpostuari dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzea eragozten duen gaixotasun edo akats fisikorik ez izatea. Alderdi hori bere garaian egiaztatu beharko da, onartutako hautagaiari Bidaso bizirikek horretarako ezarritako zerbitzuetan egingo zaion azterketaren ondoren.
Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoko jarduera eta programetan lanpostu finkoa izango duen erdi-mailako teknikari bat hautatzeko prozesua.
2024/03/26
Bidasoa Bizirik
Hendaia, 8 - Palacio Ducoureau
20301 Irun (Gipuzkoa)
Euskadi
Gipuzkoa
Irun
