Udako lana: Zestoako udaleku irekietarako lan-poltsak (begiraleak eta koordinatzaileak)
a) Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.
Parte har dezakete, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazio-nalitatea dutenen ezkontideek, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta baita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondo-rengoek ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.
b) 16 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea.
c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza tituluaren jabe izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.
Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioaren egiaz-tagiria eduki behar da.
Baldintza hori ez zaie eskatuko beren kualifikazio profesionala, profesio arautuen esparruan, Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean aitortua duten izangaiei. Izangaiei dagokie aitorpen hori egiaztatzea.
d) Gaixotasunik ez edukitzea, ezta akats fisiko nahiz psikikorik, postuan bete behar diren funtzioak betetzea galaraziko lukeenik. Beharrezkoa izanez gero mediku-txostena eskatuko da.
e) Europako Batasuneko edozein estatuko edota hitzartutako herrialde bateko nazionalitatea edukitzea, abenduaren 29ko 55/1999 Legearen 37. artikuluan xedatutakoaren arabera.
f) Euskara jakitea: euskararen C1 hizkuntza-eskakizunaren edo baliokidea den tituluaren jabe izatea. Ez duenak, aukera izango du azterketa egiteko, eta hizkuntza gaitasuna frogatzeko proba bat egin beharko dute. 2023ko udalekuetako hautaketa-prozesuan hizkuntza maila egiaztatzeko proba egin zutenei frogatutzat emango zaio.
g) Inolako administrazio publikoaren edo autonomia erkidegoetako konstituzio nahiz estatutu organoen zerbitzutik diziplina-espediente bidez baztertu gabea izatea eta funtzio publikoak betetzeko ezgaituta ez egotea.
h) Izendatua suertatuko balitz, abenduaren 26ko 53/1984 Legeak bateraezintzat jotako lanetan ez aritzea lanpostuaz jabetzeko egunean.
i) Natura sexualeko delituengatiko aurrekari penalik ez izatea.
Deialdi honen xedea da Zesto ko Udalak antolatzen dituen udaleku ireki, kirol udaleku eta uda gazteko udalekuetarako koordina tzai leak eta begiraleak kontratatzea da. Horretarako, aipatutako udalekuak osatzeko, ondorengo 4 lan-pol tsa lehiaketa bidez egingo dira:
— Udaleku irekietako begiraleen lan-poltsa.
— Udaleku irekietako koordinatzailearen lan-poltsa.
— Kirol udalekuetako eta uda gazteko kirol begiraleen lan-poltsa.
— Kirol udalekuetako eta uda gazteko koordinatzailearen lan-poltsa.
2024/04/11
Euskadi
Gipuzkoa
Zestoa
