Lan-poltsa: Udaltzain laguntzailea: Ondarroako Udala

Deialdia egiten duena:
Ondarroako Udala
Baldintzak:
  • Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua, eskola-graduatua edo 1. mailako lanbide-heziketako gradua edo baliokide titulua izatea, edo goragoko mailako beste edozein, edo emateko eskubideak ordainduta izatea parte hartzeko eskabideak aurkezteko azken egunean.
  • Turismoetarako B motako gidabaimenaren titularra izatea.
  • Euskararen ezagutza egiaztatuta izatea Europako Kontseiluak onartutako Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 mailan; edo hizkuntza-eskakizunak edo titulu baliokideak egiaztatuta izatea, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia marko Bateratuko mailekin parekatzeari buruzko azaroaren 9ko 197/2010 Dekretuaren arabera (2010eko azaroaren 15eko EHAA, 219. zk.).
    Agiri bidezko egiaztapena baino ez da onartuko. Hautaketa-prozeduran ez da euskararen ezagutza egiaztatzeko probarik egingo.
  • Udaltzaingoko laguntzailearen zereginak normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa izatea. Baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko, hautatutako pertsonak zerbitzua eman behar duen tokiko korporazioko zerbitzu medikoek egin beharko dute egiaztapena, hasi baino lehen.
Edukia:

Oinarri hauen xedea da Ondarroako Udaleko Udaltzain laguntzaileen aldi baterako izendapenetarako lan-poltsa bat oposaketa-lehiaketa sistemaren bidez sortzeko deialdia egin eta hautaketa-prozesua arautuko duten oinarriak onartzea.

Epea:

2024/03/26

Kontaktua:

Ondarroako Udala

Musika Plaza, z/g

48700 Ondarroa - Bizkaia

T. 946 83 36 72

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Ondarroa - Ondarroa

Iturria:
2024-03-12ko 51. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: