Bilatzaile

Bilatu zure zerbitzua

Emaitzak

GLOBAL TRAINING bekak: atzerrian praktikak egiteko bekak - 2024ko deialdia

Deialdia egiten duena:
SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia
Baldintzak:
  • Hautapen-prozesua amaitu aurretik graduko goi mailako unibertsitate titulua edo goi-mailako lanbide heziketako titulua eduki behar da.
  • Ingeleseko B1 maila eduki behar da (Goi Mailako Graduko Lanbide Heziketarako) eta B2 maila (Unibertsitate Tituludunentzat). Xede-herrialdeko hizkuntzan dituzun ezagutzak ere balioetsiko dira.
  • Deialdiaren urteko urtarrilaren 1ean 30 urte beteta ez edukitzea.
  • Administrazio auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, eskabideak aurkezteko epea irekitzen den unea baino gutxienez 12 hilabete lehenagotik edo elkarren segidako 5 urtetan aurreko 10 urteetan.
  • Unibertsitate-tituludunentzako antzeko prestakuntza helburu duen beste edozein laguntzaren onuradun ez izana, baldin eta, laguntza horren bidez, nazioarteko erakunde edo enpresetan 6 hilabetez edo epe luzeagoz praktikak atzerrian egiteko aukera izan bada.
  • Praktikak egingo dituzun enpresa edo erakunde horrek eskatutako profilera egokitzea.
Edukia:
  • Global Training programak 500 plaza eskaintzen dizkizu esperientzia paregabea eskuratu dezazun atzerrian.
  • Praktikek gutxienez 6 hilabete iraungo dute eta 12 hilabeteraino luzatu daitezke.
  • 40-60 orduko aldez aurreko prestakuntza eskaintzen da.
  • Hilean 1.635 €-ko zuzkidura 6 hilabetetan.
Epea:

2024/07/19

Kontaktua:

SPRI

Informazioa: 900 929 393

basquexport@basquetrade.eus

Eremua:

Euskadi

Erlaziodun Loturak:
Irudiak: