Bilatzaile

Bilatu zure zerbitzua

Emaitzak

Hainbat arte arlotan sorkuntza sustatzeko 'Egile' sariak

Deialdia egiten duena:
Gipuzkoako Foru Aldundia
Baldintzak:

— Sariak pertsona fisikoentzat dira.

— Dagokion deialdian jasotako arte arloren batean sorkuntza-proiektu bat egiteko konpromisoa hartzen dutenentzat.   

— Gipuzkoan gutxienez 5 urtez bizi izan direnentzat (ez nahitaez jarraituak) deialdia onartu aurreko 10 urteetan.          

— Deialdiari dagokion urteko urtarrilaren 1ean adinez nagusia izatea.

Edukia:

Deialdi honetan 5.000,00 euroko 20 sari emango dira, honako arloetan banatuko direnak:

  • Literatura eta grafikoaren arloan: guztira 5.000,00 euroko 8 sari.
  • Eduki digitalen arloan, guztira 5.000,00 euroko 2 sari.
  • Arte eszenikoen arloan: guztira 5.000,00 euroko 4 sari.  
  • Plastikako eta ikusmen arteko arloan: 5.000,00 euroko 6 sari.

Proiektuak lurraldeko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan egin ahal izango dira, hau da, euskaraz nahiz gaztelaniaz.

Arlo bakoitzeko beken kopurua handitu ahal izango da arlo batean soberakinak badaude.

Epea:

2025/03/30

Kontaktua:

Gipuzkoako Foru Aldundia

T. 943 112 111

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Iturria:
2025-03-10eko 46. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: