Bilatzaile
Emaitzak
Gazteen emantzipaziorako EMANTZIPA Programa
Deialdia egiten duena:
Eusko Jaurlaritza
Baldintzak:
Betekizun orokorrak:
- 25-29 urte izan behar dituzu, biak barne.
- Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egotea, eskaera egin baino urtebete lehenagotik gutxienez, edo azken 10 urteetan 3 urtez jarraian erroldatuta egotea.
- Errentamendu-kontratu baten titularra izan behar duzu, banaka edo errentarikide gisa (etxebizitza partekatzen duzulako), edo salerosketa-kontratu baten titularra, banaka edo jabekide gisa, kontratu horrek hileko ordainketa ekonomiko egiaztagarria badakar (alokairua, hipoteka edo mailegu pertsonala ordaintzea).
- Ezin zara ohiko etxebizitzaz bestelako etxebizitza baten jabe izan, non eta ez duzun egiaztatzen ezin duzula etxebizitza horretaz baliatu (banantze edo dibortzio arrazoiengatik edo zure borondatearekin zerikusirik ez duen beste edozein arrazoiengatik).
- Etxebizitzak laguntza eskatzen duzuenon ohiko egoitza iraunkorra izan behar du
- (etxebizitza horretan erroldatuta egon beharko duzu).
- Ezin duzu familia-loturarik izan etxebizitza alokatzen duen pertsonarekin (bigarren mailara arte). Erosketaren kasuan, etxebizitza senide bati eros diezaiokezu, inolako mugarik gabe.
- Alokairuaren, hipotekaren edo maileguaren zenbatekoa banku-transferentzia bidez, Bizum bidez, ordainketa elektroniko bidez... ordaindu behar duzu.
Edukia:
Zer da Emantzipa?
25-29 urteko (biak barne) gazteen emantzipaziorako laguntza zuzena da. Hilean 300 euro ordaintzen dira, gehienez 24 hilabetez.
Zein da jaso beharreko zenbatekoa?
300 euro onuradun bakoitzeko.
Zenbat denboraz jaso dezakezu laguntza?
Gehienez ere 24 hilabete. Baldintzak betetzeari uzten badiozu, laguntza jasotzeari utziko zaio.
Epea:
2025/11/28
Kontaktua:
EMANTZIPA laguntzari buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, jar zaitez harremanetan ZUZENEAN zerbitzuarekin 012 telefonora deituta edo, bestela, mezu bat bidali emantzipa@euskadi.eus helbidera.
OHARRA: Emantzipazio-prozesua hasi nahi baduzu eta enpleguari, prestakuntzari edo etxebizitzari buruzko informazioa eskatu: GAZ
Eremua:
Euskadi
Iturria:
2025-03-31ko 62. EHAA.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak:
