Gazte Kultura Bonua 2025

Deialdia egiten duena:
Kultura eta Kirol Ministerioa
Baldintzak:
  • 2023 urtean 18 urte betetzea, Espainian jaio izana edo asilo-eskatzailea, aldi baterako desplazatua edo tutoretzapeko ohia izatea.
Edukia:

Gazte Kultura Bonua 400 euroko laguntza zuzena da 18 urte betetzen dituztenentzat, kultur produktuak eta jarduerak erosi eta gozatzeko. Kulturaren eskutik helduaroan sartzeko gonbidapena

Gazte Kultura Bonua telefono mugikorretarako aurreordainketa txartel birtuala da. Ordaintzeko teknologia duen telefonorik ez baduzu, zure Kultura Bonua formatu fisikoan eskatu ahal izango duzu eskaera egiterakoan.

Bonua nola erabiltzen den:

A) 200 euro zuzeneko arteetan, kultura-ondarean eta ikus-entzunezko arteetan.
Adibidez, arte eszenikoetarako, zuzeneko musikarako, zinemarako, museoetarako, liburutegietarako, erakusketa eta jaialdi eszenikoetarako, literarioetarako, musikaletarako edo ikus-entzunezkoetarako sarrerak eta abonamenduak, eta zezen-ikuskizunak.

B) 100 euro euskarri fisikoko kultura-produktuetarako.
Adibidez, liburuak, aldizkariak, prentsa edo bestelako aldizkako argitalpenak; bideojokoak, partiturak, diskoak, CDak, DVDak edo Blu-ray.

C) 100 euro kontsumo digitalerako edo lineako kontsumorako.
Adibidez, harpidetzak eta alokairuak musika-plataformetarako, irakurketarako edo audiolekturako plataformetarako, edo ikus-entzunezkoetarako, audioliburuak erosteko, liburu digitalak erosteko (e-book), multimedia-fitxategiak deskargatzeko harpidetzak (podcastak), online bideojokoetarako harpidetzak, prentsako harpidetza digitalak, aldizkariak edo aldizkako beste argitalpen batzuk.
Epea:

2025/10/31

Kontaktua:
Eremua:

AE gainerakoa

Irudiak: