Zerbitzu anitzetako enplegatuen 15 plaza, Tuterako Udalean
Deialdia egiten duena:
Tuterako Udala
Baldintzak:
-
Eskola graduatua edo baliokidea.
Edukia:
Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketaren bidez betetzea zerbitzu anitzetako enplegatuen hamabost plaza (D mailarekin/taldearekin parekatuta), Tuterako Udalaren zerbitzura aritzeko. Plaza horiek izanen dira lekualdatze-lehiaketa baten ondoriozkoak; zehazki, alkateak apirilaren 22an eman zuen 1910/2026 Ebazpenaren bidez iragarritako lekualdatze-lehiaketaren ondoriozkoak. Plaza zenbakiak, eskakizunak eta destinoak zehaztuko dira plaza hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen.
Hamabost plaza huts horiek txanda hauetan banatuko dira:
- a) Sei plaza txanda irekian.
- b) Sei plaza igoera txandan.
- c) Bi plaza, desgaitasuna dutenendako txanda murriztuan.
- d) Plaza bat genero-indarkeriaren biktima diren emakumeendako txanda murriztuan.
Epea:
2023/09/21
Kontaktua:
Tuterako Udala
Plaza Zaharra, 1
31500 Tutera
T. 948 41 71 00
Eremua:
AE gainerakoa
Iturria:
2026-05-12ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak:
