Informazio sistemetako teknikaria VISESA sozietate publikoan

Deialdia egiten duena:
VISESA
Baldintzak:

a) Titulazioa: MECES 3 mailako (masterra) informatikaren arloko unibertsitate-titulu ofiziala. Honela egiaztatuko da:

  • Ingeniaritzako unibertsitate-titulu ofiziala edo Informatikako lizentziatura, Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparrua (GHEE) baino lehenagoko ikasketa-planen arabera, edo
  • Informatikako Unibertsitate Gradua, Informatika Ingeniaritza, Informatikako Unibertsitate Master ofiziala edo Master gehiago lanpostuaren funtzioekin lotutako esparruetan.

b) Esperientzia: hiru urteko esperientzia, jarduerak, proiektuak edo taldeak koordinatzen, honako arlo hauetan: eraldaketa digitala edo informazio edo dokumentu-kudeaketa digitaleko aplikazioak edo sistemak garatzea eta mantentzea jarduera, proiektu edo talde horietan gutxienez koordinatzaile batek eta bi laguntzailek parte hartu izana.

c) Gidabaimena: B

Edukia:

Oinarri hauen xedea da informazio-sistemetako teknikariaren profileko lanpostu huts finko bat betetzeko prozedura arautzea Visesan, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda atxikitako sozietate publikoan, Gasteizko Gamarrako atariko 1. zenbakian dauden bulego nagusietan zerbitzuak emateko

Epea:

2026/06/01

Kontaktua:

VISESA. Arabako Bezeroari Harrera

Gamarrako Atea, 1A, beheko solairua.
(El Boulevard Eraikina - sarrera Zaramagatik).
01013 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 214 038

visesa@lksnext.com
Eremua:

Euskadi

Iturria:
2026-05-22ko 95. EHAA.
Irudiak: