Administrazio Orokorreko teknikariaren 6 plaza (1 desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako txandan), Getxoko Udalean.

Deialdia egiten duena:
Getxoko Udala
Baldintzak:
  • Zuzenbideko, Politika eta Administrazio Zientzietako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako, Ekonomiako, Aktuariotza eta Finantza Zientzietako lizentziatura edo gradua edo baliokidea izatea.

 

Edukia:

Administrazio Orokorreko teknikariaren sei (6) plazarako deia egiten da. Plaza horiek Administrazio Orokorreko Eskalan, Azpieskala Teknikoan, Goi Mailako Teknikarien klasean eta A1 azpitaldean sailkatuta daude. Plaza horietatik bost (5) txanda irekikoak izango dira eta bat (1) desgaitasunen bat dutenen txandakoak. Honela banatuko dira: — Txanda irekia: bost (5) plaza, horietatik hiru (3) 4. hizkuntza-eskakizuna dutenak eta bi (2) derrigorrezkoak ez direnak — Desgaitasunen bat duten pertsonen txanda: plaza bat (1) 4. hizkuntza-eskakizuna dutenak, nahitaezkoa ez dena.

 

Epea:

2026/06/23

Kontaktua:

Getxoko Udala

Foruak, 1

48992 Getxo (Bizkaia)

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Getxo

Iturria:
2026/05/26ko 128. EAO; 2026/03/04ko 43. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: