Informatikako lizentziaturako 3 plaza, Getxoko Udalean.

Deialdia egiten duena:
Getxoko Udala
Baldintzak:
  • Sartzeko titulazioa: Informatikako Lizentziaduna, Ingeniari Informatikoa edo baliokidea izatea
  • Derrigortasun-data igarota duen lanpostuan, 3. hizkuntza-eskakizuna nahitaezkoa da.
Edukia:

Administrazio Bereziko Eskalako, Azpieskala Teknikoko, Goi Mailako Teknikarien klaseko eta Sailkapeneko A1 Azpitaldeko Informatikan Lizentziadun hiru (3) plazarako deialdia egiten da, txanda irekian, banaketa honekin:

— Bi (2) plaza, 3. hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data igarota dutenak.

— Plaza bat (1) 3. hizkuntza-eskakizunarekin, derrigortasun-data igarota ez duena (2029ko urtarrilaren 1).

Epea:

2026/06/23

Kontaktua:

Getxoko Udala

Foruak, 1

48992 Getxo (Bizkaia)

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Getxo

Iturria:
2026/05/26ko 128. EAO; 2026/03/04ko 43. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: