Terapeuta okupazionalen zazpi plaza, Nafarroako Gobernuan
Deialdia egiten duena:
Nafarroako Gobernua
Baldintzak:
- Terapia Okupazionaleko unibertsitateko graduaren edo diplomaren titulua izatea
Edukia:
Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko terapeuta okupazionalen zazpi plaza betetzea, funtzionarioen araubidekoak eta B mailakoak, sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez. II. eranskinean zerrendatuta daude plaza horiek.
Zazpi plaza huts horiek txanda hauetan banatuko dira:
–3 plaza txanda irekian.
–3 plaza igoera txandan.
–Plaza bat, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan
Tasak: 41,60 €
Epea:
2026/07/02
Kontaktua:
Nafarroako Gobernua
Karlos III.aren etorbidea 2
31002 Iruña
Eremua:
AE gainerakoa
Comunidad Foral de Navarra
Iturria:
2026-06-12ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak:
