Enologo lanpostuko plaza 1, Nafarroako Gobernuan

Deialdia egiten duena:
Nafarroako Gobernua
Baldintzak:
  • Enologiako gradudun edo lizentziadun titulu unibertsitarioa izatea, edo baliokidetzat hartutako beste bat
  • B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

 

Edukia:

Deialdi honen xedea da enologo plaza bat betetzea, oposizio bidez eta txanda irekian. Plaza A mailakoa eta funtzionarioen araubidekoa da, plantilla organikoan 10582 zenbakia du, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago, B motako gidabaimena edukitzeko betebeharra du eta Erriberrin du destinoa.

Tasak: 41,60 €

 

Epea:

2026/07/20

Kontaktua:

Nafarroako Gobernua

Karlos III.aren etorbidea 2

31002 Iruña

Eremua:

AE gainerakoa

Comunidad Foral de Navarra

Iturria:
2026-06-30eko 126. Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: