Laborategiko teknikari laguntzaile izateko 6 plaza, Nafarroako Foru Komunitatearen zerbitzura

Deialdia egiten duena:
Nafarroako Gobernua
Baldintzak:
  • Titulu hauetako bat izatea: Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako teknikaria, Laborategi Kliniko eta Biomedikoko goi mailako teknikaria, Kimika eta Ingurumen Osasuneko goi mailako teknikaria, Anatomia Patologiko eta Zitodiagnostikoko goi mailako teknikaria, edo Elikagaien Industriako Prozesuetako eta Kalitateko goi mailako teknikaria
Edukia:

Deialdi honen xedea da oposizio bidez betetzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko laborategiko laguntzaile teknikoen sei plaza. Plaza horiek funtzionarioen araubidekoak dira, C mailakoak, eta II. eranskinean zerrendatuta daude.

Sei lanpostu huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

  • –2 plaza txanda irekian.
  • –3 plaza igoera txandan.
  • –Plaza bat, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan.

Tasak: 26,00 €.

 

Epea:

2026/08/13

Kontaktua:

Nafarroako Gobernua

Karlos III.aren etorbidea 2

31002 Iruña

Eremua:

AE gainerakoa

Comunidad Foral de Navarra

Iturria:
2026-06-24ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: