Gerokultore plaza 2, Villafrancako Virgen del Portal egoitzarako
-
Frogatzea baduela gizarte erakundeetan mendekotasuna dutenei arreta soziosanitarioa emateko lanbide kalifikazioaren titulua (urriaren 19ko 1368/2007 Errege Dekretuan dago ezarria), edo hori eskuratzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean. Horretarako, aurkeztu beharko du titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ordainagiria. Bestela, baldintza hau frogatzeko, eduki beharko dute erizaintzako zainketetako teknikariaren Lanbide Heziketako titulua edo erdi mailako heziketa zikloa (apirilaren 7ko 546/1995 Errege Dekretuaren eta apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuaren bidez ezarritakoak). Arreta soziosanitarioko teknikariaren titulua, edo lehenago eskatutako ziurtagiria edo titulazioa lortu izana frogatzen duen gordekina. (1593/2011 Errege Dekretua, azaroaren 4koa, 496/2003 Errege Dekretua, maiatzaren 2koa, eta 1379/2008 Errege Dekretua, abuztuaren 1ekoa). Gizarte Integrazioko goi mailako teknikari titulua, uztailaren 13ko 1074/2012 Errege Dekretuak ezarria, edo Gizarte Integrazioko goi mailako teknikari titulu baliokidea, abenduaren 22ko 2061/1995 Errege Dekretuak ezarria, abenduaren 31n gerokultoreen lanbide-kategorian lanean ari zirela frogatzen duten profesionalentzat.
Halaber, baldintza hori frogatutzat joko da honako titulu hauetakoren bat izanez gero: DBHko graduatu titulua, Eskola Graduatua, Oinarrizko Lanbide Heziketa edo lehen mailako Lanbide Heziketa. Kasu horretan, tituluaz gain, honako profesionaltasun ziurtagirietako bat ere eduki beharko da:
Gizarte erakundeetan mendekotasuna dutenei arreta soziosanitarioa emateko profesionaltasun ziurtagiria, abuztuaren 1eko 1379/2008 Errege Dekretuak arautua.
Gerokultoreen lanbide-kategoriarako salbuespenezko lanbide gaikuntzaren ziurtagiria, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak edo gizarte zerbitzuetan eskumena duten autonomia erkidegoek xedatutako beste erakunde publiko batek emana.
Zaintzaile gerontologikoaren gaitasun profesionalak aitortzen dituen ziurtagiria, gaitasun horiek ebaluatuta lan esperientziaz eskuratutako gaitasun profesionalak egiaztatzeko prozeduraren bidez.
Deialdi bat iragartzen da, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gerokultoreen bi plaza, lan-araubide finkoan, Alesbesko Virten del Portal egoitzan. Plazek zenbaki hauek dituzte plantilla organikoan:
5 zenbakidun plaza: errelebo-kontratuaren bidez beteko da, eta ondoren lan-kontratudun finko bilakatuko da.
21 zenbakidun plaza: lan-kontrudun finkoa.
2026/09/05
Alesbesko Udala
plaza España, 1
31330 Alesbes (Nafarroa)
AE gainerakoa
Comunidad Foral de Navarra
Navarra
Villafranca
