Zizur Nagusiko Udaleko 5 plaza, 7 Udaltzaingoarenak ere izan daitezkeenak.

Deialdia egiten duena:
Zizur Nagusiko Udala
Baldintzak:
  • Batxilergoko, Bigarren Mailako Lanbide Heziketako edo baliokidetzat jotako tituluren bat izatea, edo eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eskuratzeko moduan egotea.
  • Deialdiaren xede den lanpostuari datxezkion eginkizunak betetzeko baldintza fisiko eta psikiko egokiak izatea, eta deialdiko V. eranskinean jasotako mediku-bazterkeriaren kausaren batean sartuta ez egotea.
  • Dolozko delituagatik kondenatua ez izatea, eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik banandua ez izatea.
  • Indarrean dauden A2 eta B motako ibilgailuak gidatzeko baimenak izatea.
  • Armak eramateko eta, hala badagokio, erabiltzeko konpromisoa. Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpenaren bidez emango da.
Edukia:

Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea Udaltzaingoko udaltzain-agentearen 5 plaza (kopurua 7 arte handitzen ahalko da), destinoa Zizur Nagusiko Udaltzaingoan dutenak. Honako txanda hauetan banatuta daude, jarraikiz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuari, 15.3 artikuluari (legegintzako foru dekretu horrek onesten du Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina):

a) 2 plaza txanda irekian.

b) 3 plaza igoera-txandan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileentzat.


Tasak: 20 euro

Epea:

2026/09/02

Kontaktua:

Zizur Nagusiko Udala

Erreniega parke, z/g

31180 Zizur Nagusia (Nafarroa)

Eremua:

AE gainerakoa

Comunidad Foral de Navarra

Navarra

Zizur Mayor/Zizur Nagusia

Iturria:
2026-08-13ko 159. Nafaroako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: