3 peoi-gidari plaza Sakanako Mankomunitateko hondakinen bilketa zerbitzuan
Deialdia egiten duena:
Sakanako Mankomunitatea
Baldintzak:
- Erdi-mailako heziketa-zikloaren titulua, lehen mailako lanbide-heziketaren titulua, eskola-graduatuaren titulua edo baliokidea izatea.
- Indarrean dagoen lanbide-gaikuntzako agiria (ILZ) duen C gidabaimena izatea.
- B motako gidabaimena izatea.
- Euskararen ezagutza, B1 titulu mintzatua eta A2 titulu idatzia aurkeztuz egiaztatua.
Edukia:
Deialdi honen xedea da, oposizio-lehiaketa bidez, hiru txofer/peoi lanpostu betetzea hondakinak biltzeko zerbitzuan, lan-araubide finkoan, txanda-kontratuaren modalitatean, erretiro partziala hartzen duen langileak behin betiko erretiroa hartu arte, urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 12. artikuluan aurreikusitakoaren babesean (2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena, Sakanako Mankomunitateko plantilla organikoan 32. zenbakiarekin identifikatzen dena).
Epea:
2026/10/03
Kontaktua:
Eremua:
AE gainerakoa
Comunidad Foral de Navarra
Navarra
Iturria:
2026-09-03ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak:
