Euskara-itzultzaile plaza 1, Nafarroako Gobernuan
Deialdia egiten duena:
Nafarroako Gobernua
Baldintzak:
- Unibertsitate titulu hauetako bat izatea: gradua, lizentzia, ingeniaritza edo arkitektura, edo horien baliokidetzat jotzen den beste titulu bat. Bestela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu horietako bat lortzeko moduan izatea.
- Edukitzea euskarazko C1 maila frogatzen duen titulu edo ziurtagiri bat, jarraikiz Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuari. Titulu edo ziurtagiri hori agertu beharko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean, tituluen zerrendan. Bestela, eduki beharko da ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.
Edukia:
Deialdi honen xedea da Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoari atxikita dagoen eta C1 maila eta Iruñeko destinoa dituen euskara-itzultzaile/interpretearen lanpostu bat oposizio bidez eta txanda irekiaren bidez betetzea. Lanpostu hori A mailakoa eta funtzionario-erregimenekoa da, eta plantilla organikoan 36009 zenbakia du.
Tasak: 41,60 €.
Epea:
2026/10/25
Kontaktua:
Nafarroako Gobernua
Karlos III.aren etorbidea 2
31002 Iruña
Eremua:
AE gainerakoa
Comunidad Foral de Navarra
Iturria:
2026-10-05eko 197. Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak:
