Zuzendari plaza 1, Beterri-Buruntza Mankomunitatean
Dagokion Zuzenbidean, Politika, Ekonomia edo Enpresa Zientzietan, Merkataritza intendentean edo aktuarioan lizentziatu titulua edo lanbide horietan jarduteko gaitzen duten edo baliokideak diren unibertsitate-graduak edo horretarako eskubideak ordainduta izatea, edo titulazio horiek lortzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.
Hautaketa-prozesuaren barruan, 4. hizkuntza-eskakizuna (C2/C2) edo baliokidea egiaztatzea.
Deialdi honen xedea da, karrerako funtzionario gisa, lehiaketa-oposizio irekiaren bidez, Zuzendari plaza bat (1) hautatzea. Lanpostu hori hutsik dago Mankomunitate honetako funtzionarioen plantillan, eta 2024ko Enplegu Publikoaren Eskaintzari dagokio.
2026/11/10
Beterri-Buruntza Mankomunitatea
Akarregi Industrialdea, 10
2. solairua
20120 Hernani, Gipuzkoa
Euskadi
Gipuzkoa
Hernani - Hernani
