Goi-mailako tituludunaren lanpostuko 2 plaza, Nafarroako Gobernuan

Deialdia egiten duena:
Nafarroako Gobernua
Baldintzak:
  • Graduko, Lizentziaturako, Ingeniaritzako edo Arkitekturako unibertsitate-titulua edo baliokidetzat jotako titulua izatea.

 

Edukia:

Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan goi-mailako tituluduna, funtzionario-erregimenekoa eta A mailakoa izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzea. Deialdi honen II. eranskinean daude zerrendatuta lanpostu horiek.

Bi plaza hutsak txanda hauetan banatuko dira:

  • Plaza 1 txanda irekian.
  • Plaza 1 sustapen-txandan.

Tasak: 41,60 €..

Epea:

2026/11/08

Kontaktua:

Nafarroako Gobernua

Karlos III.aren etorbidea 2

31002 Iruña

Eremua:

AE gainerakoa

Comunidad Foral de Navarra

Iturria:
2026-10-19ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: