Musikoterapiako irakasle plaza bat, Soinu Atadia Fundazio Publikoan (Leioa)

Deialdia egiten duena:
Soinu Atadia Udal Elkartea (Leioa)
Baldintzak:
  • Edozein espezialitatetako goi-mailako musika-titulua izatea edo indarreko araudiak baliokidetzat jotzen duen titulazioa izatea, eta Musikoterapiako prestakuntza espezializatua egiaztatzea, Musikoterapiako master edo graduondoko titulu baten bidez. Era berean, indarrean dagoen araudiaren arabera aurrekoen baliokidetzat jo diren edo unean-unean aplikatzekoa den araudiaren arabera ordezten dituzten titulazioak ere onartuko dira.
  • Hautaketa-prozesuaren barruan C1C1 hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea egiaztatzea
Edukia:

Deialdi honen xedea da Musikoterapiako irakasle-plaza bat (1) betetzea, oposizio-lehiaketa irekiaren bidez, lan-kontratudun langile finko gisa, 2025eko Enplegu Publikoaren Eskaintzan. Lanpostua A1 sailkapen-taldean sartuta dago, eta honako lanpostu eta profil hauen ondorio da: Musikoterapiako irakaslea. Indarrean dagoen LPZko 9.1 kodea duen lanpostu bat (1). Lanpostuak C1C1 hizkuntza-eskakizuna du, derrigortasun-data igarota.

Epea:

2026/11/20

Kontaktua:

Soinu Atadia

Iparragirre Etorbidea, 76

48940 Leioa (Bizkaia)

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Leioa

Iturria:
2026-10-02ko 189. Bizkaiko ALdizkari Ofiziala; 2026/10/24ko 264. EAO
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: