Zein da zure jomuga?

Zein da zure jomuga?
egilea: Gazteaukera,
Gaur zabaltzen da Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2008 programa. Hiru hilabetez (uztailetik urrira bitartean) hegoaldeko herrialde batean garapeneko ekintza bat burutu nahi baduzu, hementxe duzu aukera. Izena emateko epea gaur hasi eta maiatzaren 5era bitartean egongo da zabalik, eta eskabideak Internet bidez egin behar dira. Informazio guztia 900338822 telefono zenbakian jasoko duzu.
Dakizun bezala, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren helburua Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balorea sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea da. Garapenerako ekintzak Amerika, Asia eta Afrikan burutzen dira. Modu horretan, gazteek gertutik ezagutu ditzakezue herrialde horietako errealitateak.
Gaur hasten den kanpainaren egutegia honako hau izango da:
- Apirilaren 15etik maiatzaren 5era: izena emateko epea.- Maiatzaren 12an: aurre-hautatutako gazteen izen-abizenak argitaratuko dira.
- Maiatzaren 16, 17 eta 18an: aurre-hautatutakoen topaketa egingo da Barrian (Araba).
- Maiatzaren 19an: hautatutako gazteen izen-abizenak argitaratuko dira.
- Maiatzaren 24an eta 25ean: hautatutakoen topaketa egingo da Barrian (Araba).
Euskadiko Gazteak Lankidetzan egitasmoa sakonago ezagutu nagi baduzu, irakur itzazu beste urte batzuetan egitasmo honetan parte hartu duten gazteen esperientziak.
?