Zer da GAZ?

GAZ emantzipazio-prozesua hasi nahi duzuen gazteei zuzendutako informazio-, orientazio- eta laguntza-zerbitzu pertsonalizatua da.

Helburu nagusia da etxetik atera nahi duzuen Euskadiko gazte guztiek informazio egokia eta nahikoa izatea zuen emantzipazio-ibilbidea erabaki ahal izan dezazuen.

Horrela, bizitzarako eta garapen pertsonalerako proiektu autonomo bat hasi ahal izateko beharrezkoak diren tresnak izango dituzue.

Gainera, GAZek zuen mugikortasun-ibilbideetan lagunduko dizue, ikasteko edo kanpoan lan egiteko, baita Euskadira itzuli ahal izateko ere.

Galdetu eta egin dezagun berba

Atari honetan, informazio eguneratuaz gain, arreta pertsonalizatua eskainiko dizugu, prestakuntzari, enpleguari, etxebizitzari, laguntzei edo mugikortasunari buruzko galderei erantzuteko.

Bi aukera dituzu:

  • Webgune honetan ikasketaz, enpleguaz, etxebizitzaz, laguntzez eta mugikortasunaz dauden edukiak kontsulta ditzazula.
  • Arreta zuzena eta pertsonalizatua jaso nahi baduzu, hortxe gaituzu, entzuteko prest eta ahalik eta lasterren erantzuteko. Baita zuk behar duzun orientazio eta aholkularitza zerbitzua abian jartzeko ere, egoki deritzozun arte laguntza eskainiko dizuna.

Harremanetan jartzeko, ekin gustukoen edo egokien duzun bidetik.

Whatsapp

Lehen hartu-emana egiteko, bidali whatsapp bat

646 10 91 26 telefonoa Whatsapp-a erabiltzeko baino ez da. Ez egin deirik.

Zure mezua nahi duzunean bidali ahal duzu. Erantzuna ahalik eta lasterren jasoko duzu.

Jakina. WhatsApp-a edozein unetan erabili ahal duzuAurpegi bat pozik; arreta-zerbitzuak, berriz, ordutegia du.

zan kontaktu hau zure telefono mugikorrean, eta bidaliguzu ikasketei, lanari, etxebizitzari, laguntzei edo mugikortasunari buruzko kontsulta whaztapp-ez.

telefonoa

Telefonoa:

Deia jaso nahi izanez gero, bidali whatsapp mezua 646 10 91 26 zenbakira, zure telefono zenbakia adieraziz; ondoren, GAZtik deitu egingo dizute. Ez dira zuzeneko deiak hartuko.

Posta elektronikoa

Edozelako argibide zabalagoa behar baduzu, bidaliguzu mezua helbide honetara:gaz@euskadi.eus

Esaiguzu zer jakin nahi duzun: zenbat eta xehetasun gehiago eman, orduan eta erantzun doiagoa.

Zure gaineko hainbat datu jakiteak lagunduko digu: zure adina, prestakuntza, lana, bizilekua...

Egindako kontsultari erantzuna ahalik eta lasterren posta elektronikoz jasoko duzu.

Aurretiko zita

Arreta pertsonalizatua orientatzaile batek emango dizu

Nahi izatera, telefono bidezko elkarrizketa adostu ahal dugu: bidali zure telefono-zenbakia eta dei egingo dizugu. Solasean aurrera egingo dugu. Atari honen bidez aditu talde batekin egingo duzu bat. Harekin ondo asko moldatuko zara.

Erabakiak zure ardura dira, baina ez zaitugu bakarrik utziko: zure erabakiak egokienak izateko aholkua eta makuluak emango dizkizugu.

Hitzordua egiteko, bidali email bat (gaz@euskadi.eus) edo Whatsapp bat (646 10 91 26). Zurekin gu jarriko gara harremanetan. Adierazi zure izena, kontsultaren zergatia eta utzi harremanetarako telefonoa.

Gainera, bulego-sare bat sortzen ari gara, aurrez aurre artatzeko. Bilbon bizi bazara, GAZ Bilboren bulegora hurbil zaitezke. Hemen duzu bere ordutegia eta aurrez aurreko arreta-lekuari buruzko informazioa. https://bilbaogazte.bilbao.eus/konekta-emancipacion/

Zure datu pertsonalak direla-eta, zaude lasai. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa eta horri buruzko araudia beteko dugu.