Etxebizitzari buruzko alertak

Aurkitu hemen etxebizitzarako deialdi nagusiak.

Beasaingo herrian etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntzak

Deialdia egiten duena:
Beasaingo Udala
Baldintzak:
  • Laguntzen eskatzaileek alokairurako eskatzen den alokairuko etxebizitza librean erroldatuta egon beharko dute. Hala ere, laguntzak jasotzeko, Beasainen urtebetez etenik gabe erroldatuta egon dela egiaztatuko da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.      
  • Eskabidea interesdunak egin dezake, edo bizikidetza-unitateen kasuan, hura osatzen duen edozein pertsonak.           
  • Bizikidetza-unitatea da etxebizitza edo bizileku berean bizi diren bi pertsonak edo gehiagok osatzen dutena. Pertsona horiek elkarrekin lotzen dira ezkontzaz edo harreman iraunkorrez, bigarren mailarainoko odol-ahaidetasunez edo bigarren mailarainoko odol-ahaidetasunez edo familia-harrera iraunkorrez edo adopzio aurreko edo tutoretzapeko familia-harreraz.
  • Eskatzaileek alokairu kontratua izan behar dute.     
  • Errentaren ordainketa banku-transferentzia edo kreditu entitatearen bidezko ordainketa aginduaren bidez egin behar da.
  • Eskatzaileek, bizikidetza unitateko kideek barne, ezingo dute jabetzan etxebizitzarik izan. Horretarako, ez dira kontuan hartuko indibisoko titularren kasuak.
  • Dirulaguntza eskatu ahal izango dute indibisoko etxebizitza baten titularkide badira (herentzia, donazioa…).
  • Bizikidetza-unitatearen edo eskatzaileen diru-sarreren muga oinarrien 9. apartatuan zehaztutako kopurua baino txikiagoa izatea.         
  • Eskatzaileek, bizikidetza unitateko kideek barne, udal ogasunean zorrik ez izatea eta Gizarte Segurantzarekiko eta Foru Ogasunarekiko betebeharrak egunean izatea.           
  • Eusko Jaurlaritzak «Gaztelagun programaren» bidez laguntza jaso dutenen eskaerak ez dira izapidetuko.      
Edukia:

Laguntza hauen xedea eskaera egiten duten errentarien ohiko bizilekua den etxebizitzaren alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzea da, horretara bideratuak dauden gainerako laguntzetarako dirulaguntzarik jasotzen ez badute (Bizigune, Gaztelagun, Etxebizitzetarako Prestazio Osagarria edo alokairu kontzeptuan Gizarte Larrialdietarako Laguntza).

  • Dirulaguntzaren zenbatekoa: Diru laguntza gehienez hilean 250 € eskaera bakoitzeko izango da eta gehienez 12 hilabeteko epealdi baterako.
Epea:

2023/09/30

Kontaktua:

Beasaingo Udala. Kultura Saila

Loinazko San Martin plaza

20200 Beasain (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943 028050

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Beasain

Iturria:
2023-04-25eko 78. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: