Udako lana: Irurako Udaleku Irekietarako begiraleak
1. Europako Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo bestela, Europako Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.
Aurkez daitezke, halaber, Europako Batasuneko kide den estaturen bateko nazionalitatea dutenen ezkontideak ere, baldin eta zuzenbidez banatuta ez badaude, bai eta haren ondorengoak eta bere ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoak ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.
2. 16 urte beteta izatea.
3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza tituluaren jabe izatea.
4. Euskaraz ongi ulertu eta ongi hitz egitea (euskara maila ziurtatzeko proba egingo da 3. hizkuntz eskakizuna (C1) edo goragoko titulua aurkezten ez bada).
5. Funtzioak behar bezala betetzea eragotzi dezakeen gaixotasunik nahiz muga fisiko edo psikikorik ez izatea.
6. Inolako administrazio publikoaren edo autonomia erkidegoetako konstituzio nahiz estatutu organoen zerbitzutik diziplina-espediente bidez baztertu gabea izatea eta funtzio publikoak betetzeko ezgaituta ez egotea.
7. Natura sexualeko delituengatiko aurrekari penalik ez izatea.
8. Hautaketa-prozesuetan onartua izateko eta, hala badagokio, parte hartzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:
1) eskabidea atal guztietan betetzea,
2) epearen barruan aurkeztea.
Irurako Gazteria Sailak antolatzen dituen «Udako udaleku irekietarako» begiraleen aldi baterako kontratazio laboralak lehiaketa sistemaren bitartez egiteko deialdia.
2024/04/11
Irurako Udala
San Migel plaza, 1
20271 Irura (Gipuzkoa)
Euskadi
Gipuzkoa
Irura
