"Beka bat non lortu" bideotutoriala
Gogoratu
- Zure ikasketak ordaintzeko adina diru ez baduzu, beka edo dirulaguntza bat eskatu ahal duzu.
- Beka eskaintza zabala duzu aukeran. Deialdiak erakunde deitzailearen, burutzen ari zaren ikasketak edota beken helburuaren arabera alda daitezke baina, funtsean, izapideak oso antzekoak dira kasu guztietan.
- Deialdi guztien jakinaren gainean egotea oso lan nekeza izan daiteke. Saiatu lan hori ahalik eta gehien sinplifikatzen, bilaketa deialdi interesgarrienak azalduko dizkizun orrialde bakar batean zentralizatuz edo, sarean diren bilatzaile ugarietako bat erabiliz.
Informazio gehiago
Ikasi nahi baduzu eta, nolabait, zure ikasketek suposa diezazkizuketen gastuak ‘arindu’ nahi badituzu, beka edo dirulaguntza bat eskatzeko aukera duzu.
Bien arteko aldea honakoa da; bekatzat ulertzen da egoera sozioekonomikoan eta eskatzailearen etekin akademikoan oinarrituz ikasketak hasteko edo jarraitzeko ematen den diru kopurua. Dirulaguntzak, ostera, soilik egoera ekonomikoan oinarrituz ematen dira.
Erakunde desberdinek, publiko zein pribatu, eskaintzen dituzte bekak. Ezagunenak, bere irismen eta bertara zuzentzen den diru kopuruagatik, publikoak dira baina, kasu honetan ere, beka mota desberdinak bereiz daitezke.
Euskadin, edozein mailako ia edozein erakunde publikok eskaini ditzake bekak. Horrela, bekak ematen dituzte:
- Udaletxeek (dagokion udalean erroldatuta dauden ikasleei soilik bideratzen direnak),
- Aldundiek (lurralde horretan erroldatuta diren ikasleentzat) edota
- Eusko Jaurlaritzak. Azken multzo honetatik, garrantzitsuenak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ematen dituenak dira, baina ez dira bakarrak.
Ez, ezta gutxiago ere. Batez ere unibertsitate eta bestelako goi hezkuntzako ikasketetan, bada beka eskaintza oso zabala. Eskaintzen diren beka kopurua hain handia denez, Interneten badira horretarako berariazko bilatzaileak.
Eusko Jaurlaritza, Gobernu Zentrala, Europar Batasuna eta maila lokaleko bestelako administrazioetaz gain, badira bekak eskaintzen dituzten hainbat enpresa pribatu eta bestelako erakunde. Zenbait kasutan, deitzaileak elkarlanean diren erakunde publikoak eta erakunde pribatuak batera izan daitezke.
Ez. Ia hezkuntza maila guztietarako eskaintzen dira bekak eta dirulaguntzak.
Kontutan izan behar duzu, adibidez, 16 urte arte derrigorrezkoa dela eskolatua izatea eta, beraz, erakunde publikoen eginbeharra da, arrazoi ekonomikoengatik, inolako haurrik eskolatu gabe ez geratzea.
Eusko Jaurlaritzak, adibidez, bi beka mota ditu:
- Unibertsitatez kanpoko ikasketak: eskolatze, garraio, hizkuntzak atzerrian eta behar bereziak dituzten ikasleen gastuei aurre egiteko...
- Unibertsitate ikasketak eta bestelako goi ikasketak: gastu akademikoetarako, egoitzarako, garraiorako, ikasmaterialerako, bikaintasun sariak...
Atzerrian ikasi nahi baduzu, Erasmus+ beka bat lortzeko aukera duzu. Europar hezkuntza programa honek aurretik zeuden programa guztiak (Comenius, Erasmus, Leonardo da Vinci eta Grundtvig) bakar batean batu ditu.
Oro har, eskaera bat egin ahal izateko beka deialdia atera arte itxaron beharko duzu.
Deialdiak erakunde deitzailearen eta bere helburuen arabera alda daitezke baina, funtsean, izapideak oso antzekoak dira..
Beka zehatz baten inguruan interesa baduzu, deialdia egiten duen erakundearekin jarri beharko duzu harremanetan deialdiaren dataren inguruan galdetzeko (normalean, bat egiten dute ikasturtearen hasierarekin, hau da, iraila, urria eta azaroan).
Betebeharrak, normalean, bi multzo handitan banatzen dira: orokorrak (hemen, beste hainbat gauzen artean, zure egoera ekonomikoa hartuko da kontutan) eta akademikoak.
Erakunde publikoek egiten dituzten beka deialdiak bakoitzari dagokion aldizkari ofizialean argitaratzen dira. Hau zertxobait nahasia gerta dakizuke, deialdi bat baino gehiagoren berri izateko, hainbat aldizkari ofizial begiratu beharko dituzulako.
Deialdi asko hedabide desberdinetan edo eradunde deitzailearen web orrialdean ere azal daitezke. Kasu honetan ere, hainbat iturri ezagutu beharko duzu.
Horregatik, komenigarria litzateke zure ordez lan hori guztia egingo duen zerbitzu bat aurkitzea. Gazteaukera web gunean, adibidez, beka garrantzitsuenen zerrenda bat aurki dezakezu. Web gune berean Interneten diren beka bilatzaile nagusienen zerrenda ere aurkituko duzu.
Ez. Badira bere ikasketak amaitu eta enpresa-praktikak burutu nahi dituzten pertsonei ere bideratzen diren bekak eta dirulaguntzak. Modu honetan, etorkizunean enplegu bat lortzeko aukera emango dizun lan-esperientzia lortzeko parada izan dezakezu. Gainera, zure kurrikulua hobetuko duzu eta prozesuan zehar profesional batean bilakatuko zaituzten gauza horiek guztiak ikasiko dituzu.